XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diputazio Foralak sor ditzake esan zuen Bueno Asin-ek, baina ez du horretarako borondate politikorik.

Une hartan, oraindik zazpi ikastola legalizazioaren zain zeudela ezagutzera eman zen, zazpi hauek hain zuzen: Francisco Jaso, Elizondo, Tafalla, Iruñeako Herri Ikastola, Etxarri Aranaz, Lesaka eta Leitza.

1983-84 ikasturtearen hasieran, Nafarroa Oinez 83a egin zenean, aurreko kurtsoan baino ikasle gehiago dituzte ikastolek Nafarroan.

Igoera hau OHO mailan nabaritzen da (1982:3.367 ikasle;1983:3.794).

Horrela, beste probintzietan bezala, hemen ere sare publikoarekin eta pribatuarekin parekatzeko joera agertzen dute.

Hala ere, Nafarroan oraindik urrun gelditzen da helburu hau, Eskolaurreko ikasleen 13,7% baitira ikastoletan dabiltzanak, eta OHOko 5%.

Euskara eskola lemapean ospatu zen festak Nafarroako ikastolen egoera larria oroitarazi zuten.

Anizeto Zugasti apaiz euskalzalea hil zitzaigun.

1983ko irailaren 4ean, Anizeto Zugasti apaiza Donostian hil zen.

Pertsonaia honek esangura berezia zuen guretzat, Zeruko Argia aldizkariaren zuzendariordekoa izan bait zen gerra aurrean.

Altzan jaio zen Anizeto 1904 apirilaren 17an.

Gaztetxoa zenetik hil arte, euskarari eskaini zizkion ordurik emankorrenak.

Bareak izeneko ipuina argitaratu zuen 1926an, eta Mendi-mendian poemak 1932an.

Aranzazu, Egan, Zeruko Argia eta Euskal Esnalea aldizkarietan idatzi zuen luzaro.

Gizartea eta euskararen gorabeherek etsiturik Baina horiek aparte utzita, Anizeto Zugasti Iriondo apaizaren gaiak, logikoa denez, elizgaiak izan ziren batez ere.

Argi bidea, Maitatzeko loreak, Jesusen Biotzaren illa, Argi bide txikia, Bederatziurrenak, Esotziko Andra Mariari, Amabirjiña Miraritsuari, Salmudia, Itun berria eta beste argitaratu zituen.

Halaber, itzulpen lanetan ere aritu zen: Kristau Ikasbide asko berak itzuli zituelarik.

Hortaz.

Liturji-Itzulpen taldekoa zen.

Gotzaien hitzaldi eta eskutitz asko ere Zugasti apaizaren eskutatik iragan eta itzuliak izan ziren.

Euskararen alde egin zituen lanak kontutan hartuz, Euskaltzaindiako laguntzaile izendatua izan zen.

Geroztik, urteek, gizartearen aldaketak eta euskararen inguruko gora-beherek etsiturik bazeukaten ere, euskararen alde lanean segitu zuen on Anizetok hil arte.

Bere lan gehienak gai konkretu batetan bilakatu bazituen ere, merezi du Anizeto Zugasti apaizak euskaldunon esker ona, urterik zailenetan ere etsi gabe euskarari bere bizitza eskaini zion euskaldun zintzo honek.

RIEV berriro kalera Eusko Ikaskuntza erakundearen eskutik, berriro kalera ateratzen hasi zen RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos) aldizkari ezaguna.

Bere lehenengo ibilaldian, Julio Urkijo jaunaren zuzendaritzapean aritu zen.

Bera izan zen buru eta gidari.

1936.an Espainiako Gerla Zibilaren ondorioz, argitaratzeari utzi behar izan zitzaion, 48 urte luzez.

1983.eko irailetik aurrera, berriro argitaratu da, aldizkariaren bigarren etapa sortuz.

Garai berri honetan, Julio Caro Baroja historiagilearean zuzendaritzapean ateratzen da kalera, urtean bi aldiz.

Bigarren aldiko lehen ale mamitsua Lehenengo ale honetan, euskal kulturaren munduan oso ezagunak diren izenak agertzen dira: Joxemigel Barandiaran, Juan Mari Torrealdai, Koldo Mitxelena, Gurutz Ansola, Julio Caro Baroja, Jesus Altuna, Julian Ajuriagerra eta Iñigo Agirre, beste batzuren artean.

RIEVekin batera, Gipuzkoako Diputazioan egin zen aurkezpenean, Idoia Estornes Zubizarreta historiagileak La Sociedad de Estudios Vascos Contribución de Eusko Ikaskuntza a la cultura vasca 1918-1936 liburua eman zuen ezagutzera.

Liburu historiko honetan, erakundearen eta bere aldizkariaren bilakaera aztertu egiten dira.